Iazko ikasturtean, Aniturri Institutuak Osasun Heziketa eta Drogamenpekotasunen
Prebentziorako Programa hasi zen burutzen Askagintza eta Izadia
Kabinetearekin . Asmoa da 3 ikasturterako proiektua aurrera eramatea
eta emaitzak aztertu ondoren, eta hartu Programaren inguruan.
Programa martxan jartzeko erabakia ikasleen eta gure inguruaren egoera aztertu
ondoren hartu genuen, bi ondorioetara heldu ginelarik:
" Ikasleen droga kontsumoa asko haunditu dela, ez bakarrik gure
ikasleen artean eta Agurainen bakarrik, gizartean gertatzen ari den fenomenoa
dugu.
" Drogak kontsumitzen hasteko adina jaitsi egin dela. Dagoeneko
1. Mailako ikasle batzuek cannabisa erretzen dute.
Egoera horrela ikusirik, gaiari heltzeko erabakia hartu genuen. Helburua zen
programa bat prestatzea irakasleentzako, ikasleentzako eta gurasoentzako. Ezinbestekotzat
jotzen dugu gurasoen partehartzea aipatutako prebentzioa ikastetxetik kanpo
ere zabaldu behar delako, eta gurasoen jokabidea oso inportantea da zentzu
horretan.
Horretaz gain, Udala eta Gizarte Zerbitzuen inplikazio beharra ikusten dugu.
Gure asmoa da erakunde horiek inplikatzea gai honen inguruan, eta beraiekin
elkarlanaren bidez, programa aurrera eramatea.
Arduradun orokorra:Jose Luis Erdozia
Norentzat:Ikasleei zuzendua
|