Eskola Agenda 21eko proiektuak, lan proposamen berritzaileak izango dira.
Bertan, alde batetik, ikaslegoak bere inguruneko ingurumen problematika aztertu
eta ulertu dezan, eta gizarte zuzenago eta ekologikoki jasangarriago batera
zuzendurik dagoen hiritar jarduera arduratsu bat sustatuko dira.
Aurkezpena
Eskolako Agenda 21
hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren inguruneko
ingurumen eta gizarte- hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.
Programa honen
bidez, ikastetxeek ikastetxearen eta haren inguruneko ingurumen-kudeaketa
aztertzen dute, azterketa hori hezkuntza-baliabide bilakatuz.
Halaber,
hezkuntza-komunitateak detektatutako arazoen konponketan parte hartzeko eta
garapen iraunkorra lortzeko alternatibak proposatzeko aukera dauka.
Antolamendua
Proiektuaren eremua
oso zabala denez, ikasturte bakoitzean gai bat aukeratzen da. Beste
ikasturteetan landutakoa ahaztu gabe, aurten aukeratutako gaia URA izan da:
alde batetik, ekosistema bezala eta bestaldetik kontsumoaren ikuspuntutik
ikusita.
Hau dena dinamizatzeaz
irakasle talde bat arduratuko da, irakasleagoaren formakuntza-proiektuaren
barne.
Talde honen lana,
fase ezberdinetan antolatuko da:
- Ikasle berriei, hau da, 1.DBHko ikasleei, proiektua aurkeztea.
- Logotipoa aukeratzea.
- Gaiaren inguruan egindako jarduerak eta sortzen diren berriak
zabaltzeko txoko berdea antolatzea.
- Konpostontzia martxan jartzea.
- Mendigorritxuko birziklapen-planta bizitatzea.
- Aurreko ikasturtean hartutako konpromisoak jarraitzea.
- Hondakin arriskutsuen kudeaketa finkatzea.
- Sentsibilizazioa: aukeratutako gaiaren
berri ematea. Horretarako kartelak eta inkestak erabiliko dira.
- Diagnostikoa: ura gaiaren inguruan
dakiguna jasoko da eta bere egoera gure inguruan aztertuko da.
Horretarako hainbat ekintza egingo dira: Aguraingo araztegia bisitatzea,
Ibaialde programaren bitartez herritik igarotzen diren ibaiak
aztertzea.
- Hobetzeko plana: gure ikastetxearen eta
inguruaren egoera hobetzeko proposamenak aurkeztuko dira eta
hobekuntza-plan horretan parte hartzeko konpromisoak hartuko ditugu.
- Ebaluazioa: egindako lana eta ateratako
ondorioak Udaletxeetako Forora eramango dira.
Helburuak
·
Eskolako agente guztiek (ikasleek,
irakasleek, gurasoek eta langileek) proiektuan parte hartzea.
·
Ikasleak uraren kontsumoa neurrigabearen
ondorioetaz jabetzea.
·
Gure kontsumoa aztertzea eta murrizteko
proposamenak aurkeztea.
·
Uraren erabilera hobetzea.
·
Urari dagokion azpiegitura aztertzea eta,
behar denean, hobetzeko plana prestatzea.
·
Gure ibaien egoera aztertzea: uraren
kalitatea (kutsadura) eta ekosistema bezala.
·
Ura gaia curriculumean integratzea
zenbait irakasgaitan.
EKINTZA OSAGARRIAK
AGENDA
21
NORA:
Mendigorritxura (Gasteizko birziklapen-planta)
NOIZ:
Abenduaren 12an
ORDUTEGIA:
·
8:30etan
ikastetxetik aterako da.
·
9:00etan
Gasteizen
·
9:00etatik
10:30etara bisita
·
10:30etan
Gasteizetik aterako da.
·
11:00etan
ikastetxean berriro.
AUTOBUSA:
Galemys enpresa arduratzen da (Foru Aldundiak dena ordaintzen du: autobusa eta
bisita) 945 176276 (Rakel)
2DBH-B+talde osagarria (20 ikasle)
NORA:
Mendigorritxura (Gasteizko birziklapen-planta)
NOIZ:
Abenduaren 13an
ORDUTEGIA:
·
8:30etan
ikastetxetik aterako da.
·
9:00etan
Gasteizen
·
9:00etatik
10:30etara bisita
·
10:30etan
Gasteiztik aterako da.
·
11:00etan
ikastetxean berriro.
AUTOBUSA:
Galemys enpresa arduratzen da (Foru Aldundiak dena ordaintzen du: autobusa eta
bisita) 945 176276 (Rakel)
NORA:
Aguraingo araztegira
NOIZ:
finkatu gabe
ORDUTEGIA:
finkatu gabe
AUTOBUSA:
ez da beharrezkoa, oinez joango gara.
PREZIOA:
doanik.
OHARRA:
Aguraingo koadrila arduratuko da. Monitore euskaldunak eskatu ditugu, baina
erantzuna, oraindik, ez dugu jaso.