Aniturri BHIk deialdi honetan parte hartu nahi du gure ikastetxean ikasle
etorkinak integratu nahi ditugulako. Benetako integrazioa proposatzen dugu,
beste ikasleen pare izan daitezen, eta horretarako ikastetxeko hizkuntza ereduan
integratu nahi ditugu, hau da D ereduan.
Hala izan dadin, ikasle etorkinek euskara ikasi behar dute eta helburu hori
gauzatzeko ezinbestekoa dugu gai horretan aditua den aparteko irakasle baten
laguntza, ikasgai desberdinetako irakasleek ezin baitiete aparteko arreta eman
ikasle hauei taldean besterik gabe integratzen baditugu.
Aipatutako integrazioa prozesu graduala izango da eta irakasleek argi dute
euskararen eskurapen mailaren arabera, integratzeko orduak eta arloak gero
eta gehiago izango direla.
Arduradun orokorra:Inma Igoa
Norentzat:Ikasleei zuzendua
|