In one of the ELOS Basque
Country team meetings, some ideas were put forward to prepare some common
activities for the Europe Spring Day. These ideas and activities can be seen at
this blog:
Blog
honetan Euskal ELOS taldeak Udaberri Egunerako burutu dituen ekintzak ikus ahal
izango dituzu. Era berean, gure ikastetxean egindako lanak ikusgai dituzu honako
helbide honetan:
Europako
zenbait bigarren hezkuntzako ikastetxez osatutako europar sare bat da. ELOS
sareak bigarren hezkuntzako ikasleak (12-19 urtekoak) Europa eta munduko
herritar izan daitezen prestatu nahi ditu. Hau da, europar oinarrizko gaitasunak
lortuko dituzte ELOS ikastetxeetako ikasleek, Europar eta Nazioarteko
Orientazioa (ENO) izango baitute ikastetxeek.
ELOS
sarearen sorrera
Holanda
izan zen sarearen aitzindari, 2004. urterako hasia baitzuen ELOS (Europe as a
Learning Environment in Schools) proiektuaren bertsio nazioala. Sarea hedatuz
joan da eta egun, 12 estatuko partaideak ditu ELOSek, bi ezarketa mota
daudelarik:
·Oinarrizko
ENO programa (Europar
eta Nazioarteko Orientazioa) 12-16 eta 16-19 urte bitarteko ikasleentzat.
Maila orokorra
·Aukerazko
berariazko itinerarioa:
16-19 urteko ikasleentzat. Maila zehatza.
Kontseilu
europarra eta ELOS
Kontseilu
europarrak 2000ko martxoan Lisboan egindako bileran ezarri zuen helburu orokor
bat, hots, hezkuntza eta prestakuntzarako Europako sistemak 2010. urtea
baino lehen mundu mailako kalitate-erreferentzia bihurtzea. Helburu hori
betetzeko ezarritako oinarrizko gaitasunen artean, honako hauek azpimarra
daitezke:
·Ikasketen eta
lanaren europar testuinguru batean talde heterogeneoekin moldatzeko trebetasuna.
·Komunikazio-tresnak
(linguistikoak, komunikatiboak eta teknologia berrietakoak) elkarreraginean
erabiltzea.
·Bakoitzaren
kulturaren ordezkari izateko trebetasuna Europa mailako harreman pertsonaletan.
·Europari eta
Europar Batasunari buruzko ezagutza.
·Demokraziaren
funtzionamenduaz jabetzea, herritartasun arduratsurako oinarri den aldetik.
Adierazitakoaren
ildotik, honako ondorio hau atera zuten 2003an: Europar Batasunak bigarren
hezkuntzako curriculumean zuen tokia eta Europar Dimentsioa ulertzeko modua asko
aldatzen zirela herrialdetik herrialdera, baita herrialde batzuen barruan ere.
Horregatik, sare europar bat eratu zen, Europa ikastetxeetan eremuko
sare-ordezkarien eta erakunde eta herrialde askotako beste aditu batzuek osatua,
beren esperientziakk eta ezagutzak trukatu eta Europako oinarri komuna
eraiki nahian. Horrelaxe jaio zen ELOS.
ELOS
eta europar gaitasunak
Ikasle-irakasleen
europar gaitasunak
definituko dira ELOS Europako ikastetxeetan eta baita European Learning
Environmenteko indikadoreak
ere.
ELOS
Sarearen helburuak
Gaiari
buruzko informazioa trukatzea zentroen eta erakundeen artean.
Europako
adierazle komunak garatzea European Learning Environment
horretan.
Ikasle-irakasleen
gaitasunak deskribatu, eta ikastetxeetan argitzea europar herritarraren
esanahia eta herritartasun hori lortzeko modua.
Curriculumen
garapenari buruzko eztabaida baterako prozedurak erabili.
ELOS
ikastetxeetan finkatzeko jarraibideak, materialak eta tresnak garatu.
Jardun
egokiak saretik kanpo dauden ikastetxeen esku jarri.
Comenius
1 proiektuetan parte hartzeko gai diren ikastetxe gehiago prestatu.
Europako
lankidetzaren emaitzen jarraipena eta ebaluazioa.
Europa
eskoletan ezarri, Europako programak definitzen lagunduz.
Gazteei
motibazioa eman zientzia eta teknologiako ikasketa europarrak aukera
ditzaten.
ELOS
BASQUE COUNTRY sarearen sorrera eta ikastetxeak
ELOS
sarearen egitasmoaren berri izan zenean Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak
interesgarri iritzi zion ELOS sarearen barruan instituzionalki sartzeari,
antzeko mailako Europako beste erakunde batzuekin lankidetzen aritzeko. Ildo
horretatik, gelarako esperimentazio-proiektu
pilotu gisa planteatzen da ELOS 2006an hiru ikastetxe parte-hartzaileek 3
urtetan garatu dezaten, geroxeago, EAEko beste ikastetxe batzuetara zabaltzeko
aukerak eta balditzak ebaluatu ahal izateko. Horiek horrela, eta Hezkuntza
Berriztatzeko zuzendariak proposatuta, ELOS sarearen sorrera ebatzi zuen.
Horretarako ELOS proiektuaren esperimentazioan aritzeko baimena eman zien honako
ikastetxe hauei:
IES
EKIALDEA BHI (Gasteiz)
IES
UROLA IKASTOLA BHI (Azkoitia-Azpeitia)
IES
AIXERROTA BHI (Getxo)
2006ko
ekainean argitaratutako ebazpenean hiru baimen berri eman zituen Hezkuntza
Berriztatzeko zuzendariak, hau da, hiru ikastetxe gehiago sartu dira sarean: