|
|
|
Zerbitzuak:
Liburutegia
|
 |
Ikasleriak Liburutegi zerbitzua du liburuen maileguak egiteko errekreo denboran. Modu berean, aldizkari bilduma zabala eta ugaria dute kultur gaui desberdinei buruz.
Horretaz gain, aurki instalatuko dira bi ordenagailu ikasleek beraien lanak egiteko eta Interneten edozein ikasgai buruzko informazioa bilatzeko.
LIBURUTEGIKO PROIEKTUA
-
Oraindik mintegi batzuetan dagoen materiala ( DVDak, liburuak, CDak...) sailkatu behar dugu. Datorren ikasturtean Hizkuntzak mintegiarekin jarraitu behar da: pasa den ikasturtean Ingeleseko liburuekin hasi ginen; aurten, Euskara eta Gaztelaniako zenbait material sailkatu dugu ( baina ez dugu lan hau bukatu). Gizarte Mintegiko ikus-entzunezko materiala ( batez ere Musika Cdak) katalogatu dira. Hurrengo ikasturtean mapak katalogatzeari ekingo diogu. Beste mintegietako antolaketa eta materialen sailkapena da hurrengo urteetarako daukagun erronkarik nagusiena.
-
Programan daukagun informazioa moldatu beharko dugu, batzuetan datuak bikoizten direlako, gaztelaniaz eta euskaraz estatistika faltsuak sortuz. Horretarako kurtso hasieran moldaketa informatikoa egin beharko genuke.
166
-
Irakasleoi begira, hezkuntzarekin zerikusia duten materialekin erakusketa egin irakasle gelan edo liburutegian: Textos aldizkaria, Aula,...
-
Komiki erakusketa eta komikizaketasun kanpaina.
-
Eleberri beltzaren astea.
-
Liburu-trukearen jarraipena
|
|
|
|